Atezko kultur etxe berria, zabalik

Amezti.eus 2021ko urr. 4a, 10:31

Ate irekiko jardunaldia egin zuten atzo Atezko kultur etxe berrian.

Oraindik ez diote izen zehatzik jarri kultur etxeari, whatsapp bidez bidez erabakiko da, atzo bukatu zen proposamenak egiteko epea eta 18 bozka jaso ziren. Hainbat aukeren artean hautatuko da: kultur etxea, kultur eskola, auzogune edo batzartoki.

Izena ofiziala ez da oraindik, baina erabilgarri dago honezkero. Desfibriladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroa egin zen bertan, eta atzoko saioan hainbat ideia bildu ziren: argazki erakusketa egiteko proposamena, edo Landa eremuko emakumeen eguneko saioa (tomatea eta bestelako elikagaiak kontserbatzeko trukoak partekatuko dira).

Gainera, aste honetan hasiko dira ikasturte honetako ikastaroak: Dantza, zirkoa, pilates... eta bertan eginen dira.