[ARGAZKI GALERIA] Julen Kañamares Euskal Pentatloiko bigarren kanporaketan

Amezti.eus 2021ko ira. 13a, 10:15

Bi segundogatik gelditu zen Kañamares Euskal Pentatloiko finaletik kanpo. 15 minutu eta bi segundotan bukatu zuen lana. 100 kiloko bola hamar aldiz jasotzea, gizon proban 400 kiloko harriarekin plaza bat osatzea, kanaerdiko eta 45 ontzako enbor bana moztea, 50 kiloko bi txingarekin hiru plaza betetzea eta lasterka kilometro bat egitea izan zen kirolari bakoitzak egin beharreko lana.