Elikagai eta artisau hainbat eta hainbat postu izanen dira Beuntzan irailaren 18an. Gainera, zenbait jarduera antolatu dituzte egunean zehar: mendi irteera eta egur mozketa erakusltadia, goizean goiz; herri kirolak; trontza eta aizkora erakustaldia, Zurgai taldearen eskutik; Aralar musika eskolaren emanaldia; eta, zonaldeko produktuekin egindako pintxoak, Beuntzako ostatuan.
Iaz abiatu zuten Mendialdeko Azoka Ibiltarien egitasmoa, Nafarroako Iparraldeko 11 Udalek Cederna Garalurrekin elkarlanean. Eskualdeko ekoizleak eta bertako produktuak bultzatzea asmo dute azokak. Uztailan Latasan (Imotz) eta Basaburuan (Beruete) izan zen, eta orain, eskualdeko beste udalerri baten txanda da, Atetzena.