Suakairen kontzertua Zigandan, hunkigarria

Amezti.eus 2021ko ira. 1a, 13:18

Abuztuaren 27an kontzertu berezia izan zen Zigandan, Suakai enpresa Nafarraren eskutik. "Música en cada rincón" biraren azken helmuga izan zen Atezko herria. Proiektuak musika ikuskizunak herri txikienetara eramatea du helburu.

Paula Iberoren, Atezko alkatearen, ahotan izugarri hunkarria izan zen kontzertua: "oso eskertuak gaude Suakaik Ziganda aukeratzeagatik. Atezko herrietatik barna eraman nituen, eta bailara ederra iruditu zitzaien, baina Ziganda txikiagoa izateagatik aukeratu zuten. Eta, benetan, hunkigarria izan zen". Hainbat eta hainbat herritar gerturatu ziren kontzertua ikustera, eta giro ederrean izan zen ikuskizuna.

Paula Ibero: "Horrelakoak behar beharrezkoak dira gurea bezalako herri txikietan. Nik Atezko jende nagusiari etortzeko animatu nien, batzuk beharbada ez dute inoiz hemen kontzerturik ikusi. Gu ausartagoak izan behar gara eta horrelakoak bultzatu behar ditugu, eta kulturan lan egiten duen jendeak ere ikasi behar du dena ez dela hiri handietan egin behar, dena ez baita diru kontua. Horregatik asko eskertzen diogu Suakairi ekimena egiteagatik".

2020an sortu zuen Suakai musika enpresa nafarrak "Música en cada rincón" proiektua, hain zuzen, kontzertuak ikustea zailago izaten den herri txikienetara ikuskizunak eramateko. Aurten, Orbaizetan egin zuten lehenengoa abuztuaren 7an eta osotara estatu espainiar osoko 15 herri igaro ditu.

Proiektuak goi mailako musikariak eraman ditu herriz herri, eta Zigandan bost izan ziren guztira: Claudia Oses bibolin jolea eta Sukaiko sortzailea; Liesbeth Baelus, bibolin jolea eta kamarako musikan aditua; Ivan Carmona, Suakaiko sortzailea eta biolontxelo jolea; Alejandro Martinez, biolontxelo jolea; Josu Erviti, soinu injeniaria eta tronboi jolea; eta, Dani Dominguez, bateria jolea.

Zigandan grabatutako biraren amaierako bideoa: https://youtu.be/tz6j4RaqW5o

Erlazionatuak

Suakai Zigandan, irudiak

Amezti.eus 2021 ira 01 Atetz