Musika Zigandan, bihar

Amezti.eus 2021ko abu. 26a, 13:26

"Música en cada rincón" proiektuaren bira musikala Zigandan amaituko da bihar, 19:00etan. Proiektuaren helburua: musika eta ikusentzunezkoak landa eremura eta herri txikienetara eramatea da.

2020an sortu zuen Suakai musika enpresa nafarrak "Música en cada rincón" proiektua, kontzertuak ikustea zailago izaten den herri txikienetara ikuskizunak eramateko. Aurten, Orbaizeta egin zuten lehenengoa abuztuaren 7an eta osotara estatu espainiar osoko 15 herri igaroko ditu. Azkena, Zigandan. Atezko herrian ikuskizuna ikusteko aukera izanen dute, bihar 19:00etan.

"Música en cada rincón" proiektuak ikusentzunezko emanaldiak eta musikalak herri bakoitzera egokitzen ditu. Aurten, "Luces, Música, ¡Acción!" izan da aukeratutako emanaldia, bihar Zigandan ikusiko dena. Izenak adieraztu duen bezala, pelikuletako jatorrizko banda sonoretan oinarritutakoa.

Proiektuak goi mailako musikariak eraman ditu herriz herri, hala nola, Juan Ignacio Emme, Euskadiko Orkesta sinfonikoko biolontxelo bakarlaria; Yorrick Troman, Nafarroako Orkesta Sinfonikoko bibolin bakarlaria; Iván Carmona, biolontxelo jolea; Liesbeth Baelus, bibolin jolea eta kamarako musikan aditua; Igor Arostegi, Euskadiko Orkesta Sinfonikoko perkusio bakarlaria; edo Claudia Osés bibolin jolea eta Sukaiko sortzailea.

Informazio gehiago: https://www.musictodream.com/musica-en-cada-rincon-2021/