Ostiral gauean jokatu zen txapelketa Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Lau bikotek hartu zuten parte promozio mailako lehian, eta 60 hazbeteko hiru enbor eta oinbiko bi mozteko lana egin behar izan zuten.
Lehen Mailan Txikia IV.a eta Atutxa izan ziren garaile, eta neskenean, berriz, Zelai III.a eta Ansorregi.