Uztailerako egitarau oparoa prestatu dute Izarpe Kanpinean

Amezti.eus 2021ko uzt. 16a, 10:56

Aroztegiko (Atetz) Izarpe Kanpinak ekimen ugari antolatu ditu uztailerako. Ostegunetan kontzertuak eginen dituzte kanpineko karpan, eta ostiral eta larunbat batzuetan zinema eta zirko ikuskizunak izanen dira.

Ostegun honetan hasi dira ostegun musikalekin, 'Destino sonora' musika taldearen kontzertuarekin. Datozen bi ostegunetan ondoko kontzertuak izanen dira: 'Katxarrakos', uztailaren 22an, eta 'Incompatibles', uztailaren 29an. Iluntzeko 21:30ean hasiko dira kontzertuak, kanpineko karpan.

Uztailaren 16an, 23an eta 31n, berriz, zinema proiekzioak eginen dituzte karpan, horiek ere iluntzeko 21:30ean.

Bukatzeko, hiru zirko ikuskizun ere antolatu dituzte uztailerako. Bihar izanen da lehena, uztailaren 17an: 'El cabaret de los hermanos Paquett' ikuskizuna. Uztailaren 24an 'Lapurretak' zirko loretsua izanen da, eta 30ean, berriz, Circo Dabitxi-ren 'Y Pepu...?' ikuskizuna. Zirko ikuskizunak 20:00etan izanen dira, futbol zelaian.