Astebeterako apuntatu nahi dutenek abuztuaren 9tik 13ra bitartean eman beharko dute izena, eta bi astetarako nahi dutenek, berriz, abuztuaren 16tik 20ra bitartean. Atezko Udalean eman behar da izena. 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuenduta dago kanpaldia.
Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:ooak bitartean izanen dira jarduerak, eta Atezko haurrek ez ezik, inguruko beste bailaretakoek ere eman dezakete izena. Hori bai, Atetzen erroldaturik dauden haurrendako doakoa izanen da, Udalaren diru-laguntzari esker. Helburua asialdian haurren artean euskara sustatzea izanen da aurtegoan ere.