2021/04/21 17:00

Tailerrak

Tailerra: Lurraldearen erabileraren mapaketa eta herri ezagupena

Tailerra: Lurraldearen erabileraren mapaketa eta herri ezagupena
Beuntzako ostatua, Atetz

 Bertako elikadura ekoizpen eta kontsumoa bultzatzeko ekimenen baitan kokatzen da asteazkeneko tailerra. "Gure mapak aldatzen joan dira historian zehar, eta tailer honetan batez ere 60. eta 70. hamarkadetan Atetzen bizi ziren pertsonen ezagutzen eta inguruaren mapaketa egitea da asmoa", azaldu zigun Cederna Garalurreko Amaiur Unzuetak elkarrizketan. Ekimenean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 600 201 306 telefonoan.