2020ko azaroan zuten egitekoa tailer hau, baina koronabirusak eragindako egoera zela eta atzeratu egin behar izan zuten. Bertako elikadura ekoizpen eta kontsumoa bultzatzeko ekimenen baitan kokatzen da asteazkeneko tailerra. "Gure mapak aldatzen joan dira historian zehar, eta tailer honetan batez ere 60. eta 70. hamarkadetan Atetzen bizi ziren pertsonen ezagutzen eta inguruaren mapaketa egitea da asmoa", zioen Unzuetak elkarrizketan. Ekimenean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 600 201 306 telefonoan.