Elkarrizketa

Jarraipena emanen diote hazien eta ezagutzen lanketari Atetzen

Amezti.eus 2021ko mar. 15a, 10:35

Edurne Azpirotz eta Virginia Ihabenekin hitz egin dugu, 'Haziak, zaintzak eta tokiko ezagutza' tailerraren inguruan. Arrakasta handia izan zuen emakumeei zuzenduta martxoaren 3an egin zuten ekimenak, eta jarraipena ematea erabaki dute: apirilaren 21ean eginen dute hurrengo saioa.

Cederna Garalurrek, Irelarre elkarteak eta eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu zuten ekimena, eta Arrea agroekologia elkartea izan zen dinamizatzailea. Arrakasta handia izan zuen eta hurbildutako emakumeak gogoz gelditu zirenez, jarraipena ematea erabaki dute.