Elkarrizketa

Saharara bidaltzeko elikagai bilketa abian da Atetzen

Amezti.eus 2021ko ots. 1a, 10:29

Saharako errefuxiatu kanpamenduetan egoera latza bizi dute bestela ere, baina pandemiak eta lehertu den gerrak are latzagoa egin dute hango errealitatea. Kanpamenduan elikagaiak lortzeko dituzten zailtasunak direla eta, Nafarroan elikagai bilketa kanpaina abian jarri dute, eta Atetzen ere bilduko dituzte elikagaiak, Aroztegiko Izarpe kanpinean, ostiralerarte. Virginia Ihabenek eman dizkigu azalpenak.

Ondorengoak dira eskatzen diren elikagaiak: lekaleak, arroza, pasta, azukrea, arrain-kontserbak, oliba olioa eta garbiketa produktuak. Otsailaren 5a arte egonen da elikagaiak kanpinean uzteko aukera.

Bestetik, janariaz gain, diru-bilketa kanpaina ere abiatu da Nafarroa mailan. Ondoko kontuetara egin daitezke ekarpenak:

LABORAL KUTXA: ES74 3035 0113 59 1130021437

RURAL KUTXA: ES93 3008 0001 11 0700365729

BIZUM: Telefonoa: 626 502 495

 

Diru-sartzearekin batera, kontzeptuan izena, abizenak eta NAN zenbakia adierazi beharra dira, datorren urteko errenta aitorpenean laguntzaren deskontua egiteko.