Elkarrizketa

Emaitza onak ari da lortzen Oier Kañamares Aroztegiko aizkolaria

Amezti.eus 2020ko abenduaren 14a

Oier Kañamares aizkolaria elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan. Izan ere, emaitza oso onak ari da lortzen azken aldian txapelketa ezberdinetan: Euskal Herriko bigarren mailako txapelketan txapeldun suertatu zen Labastidan, eta Nafarroako lehen mailakoan, berriz, hirugarren postua eskuratu zuen Donezteben.