Julen Kañamaresek bere marka pertsonala egin du kanako egurrean

Amezti.eus 2020ko urr. 19a, 13:46

Beuntzako frontoian bete zuen bere buruari botatako erronka eta 20 minutu eta 24 segundotan du orain bere marka pertsonala. Hemen argazki galeria.

15 urte zituenean 30 minutu pasatxo behar zituen aizkoran 2,5 metroko kanako egurra mozteko. Larunbatean, 20 minututan eta 24 segundotan egin zuen erronka. Irekin berri duen Beuntzako Ostatuaren kolaborazioa izan zuen.