Julen Kañamares, banakako euskal pentatloian

Amezti.eus 2020ko ira. 4a, 11:06
Julen Kañmares, Tolosako binakako euskal pentatloian

Azpeitiko zezen plazan izanen da bihar, larunbatarekin, 18etan. Kañamaresen bigarren pentatloia izanen da uztailean binakakoan parte hartu baitzuen Tolosan.

Tolosan, uztailaren 31n, laugarrena izan zen Xabier Urrutiarekin bikote. Oso denbora gutxian prestatu ziren eta, horregatik, pozik agertu zen emaitzarekin.

Bihar, Azpeitian izanen du banakakoa, arratsaldeko 18etan. 15 lehiakideren kontra lehiatuko da harrian, giza-proban, txingetan, aizkoran eta korrikan.

Kañamares aroztegiarra (Atetz) aizkoran ibili da txikitatik, aita eta osabekin. Orain, 30 urte bete dituela, pentatloian ere hasi da eta, esan bezala, bihar izanen du bigarrena.

Ondoren, osasun egoerak aukera ematen badu, aizkolarien Nafarroako Txapelketa etorriko da, urria eta azaro bitartean.

banakako pentatloia