Atetzen haurrentzat udako tailerrak arrakastatsuak izan dira aurten

Amezti.eus 2020ko ira. 5a, 11:00

Atetzen gauzatu diren udako tailerren emaitzarekin pozik agertu dira bai Udala bai eta erabiltzaileak ere.

Aurten abuztuaren 10 eta 21a bitarte, lan egunetan, udako tailerrak antolatu dira Atetzen. Udalak kudeatu ditu eta 4 - 12 urte tarteko haurrentzat izan dira.

Haur guztiak Larraintzarko eskola publikoan ikasten dute.

Uda honetan, egoera bitxia dela eta, gurasoei iritzia eskatu zitzaien hauek aurrera eraman ala ez eta ados agertu ziren tailer hauek burutzearekin.

Helburua haien arteko harremana sendotzea izan da eta gehienbat kalean egin dituzte tailerrak. Denak euskaraz.

8 neska mutilek parte hartu dute bi begiraleekin.

Eritzegoitiko kontzejuak bertan duen etxe bat utzi du, hitzarmen baten bitartez, tailer hauek burutu eta elkarpuntua izateko.

Ekimen honen emaitza oso positibotzat jo dute bai parte hartu duten haurrek, begiraleek bai eta gurasoek ere.

Badirudi giro ezin hobea izan dutela Atezko haurrek aurtengo udan, datorrenari begira, nork daki..