Pandemiak eraginda, Kike Galartzak ostatua ixtea erabaki zuen martxoan. Harrez gero kontzejuak txukuntze lanak burutu ditu eta ostalari berrien bila zebilen.
Iragarkiari erantzuna eman diote Iruñeako bi neskak eta irailetik aurrera irekitzeko asmotan dira. Ostatuarekin batera goiko etxebizitza kudeatzeko aukera ere izanen dute.