Beuntzako ostatua alokatzeko aukera zabaldu du kontzejuak

Amezti.eus 2020ko uzt. 22a, 10:49

Duela bi urte hartu zuen Kike Galarza Zelaia bakaikuarrak, poz-pozik, baina pandemiak eragindako itxialdiaren ondorioz utzi eta animaliendako negozioa zabaldu du Bakaikun.

Ostatua kudeatzeko baldintza bakarra, ostiraletik igandera gutxienez irekita izatea da. Ostatuarekin batera etxebizitza alokatu daiteke, guztia 300 euroren truke.

Martxoan utzi zuen ostatua bakaikuarrak, pandemiak eragindako itxialdiak behartuta, eta orain arte ostatua txukuntzen ibili da kontzejua. Aste honetan argitaratu du iragarkia. Interesa duenak 659 91 92 27 (Mikel)  edo 635 14 80 73 (Marisa) telefonora deitu dezake.