Elkarrizketa

Jolaskide proiektuaren balorazioa egin digu gaur Goizargi Santxok

Amezti.eus

Urtarrilaren bukaeratik martxo hasiera arte, igandero izan dute abian Jolaskide programa Atetzen. 4-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoak Udalean elkartzen ziren jolas librean euskaraz aritzeko. 17 umek eman zuten izena eta pozik agertu da bidelagun izan den Goizargi Santxo.