Atetzen istripua izan zen asteburuan

Amezti.eus 2019ko aza. 11a, 13:55

Irudiaren ikusgarritasunagatik ere, etzen zauritu larririk izan. Ezbeharra NA-4100 errepidean gertatu zen, Aroztegiko bidearen eta errepide horretako bidegurutzean. 

Foruzaingoaren oharrak dioenez, alkoholemia frogan positiboa emateagatik Berrioplanoko 45 urteko gizon bat ikertzen ari dira, segurtasunaren aurkako delitu batengatik.

NA-4100 errepidearen eta Aroztegiko bidearen arteko bidegurutzean izan zen. Kotxea bidetik atera eta errekan iraultzekotik oso gertu izan zen. Zorionez etzen errekara erori eta gidaria etzen zauritu. Hori bai, segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertzen ari da Foruzaingoa, alkoholemia frogan positiboa eman baitzuen.