Argirik gabe daude Atetzen

Amezti.eus 2019ko urr. 31a, 12:02

Iberdrolak esan duenez, 12:30ean itzuliko da argia, baina Egillorren edo Zigandan itzuli da, honezkero.

Eguerdian argirik gabe izan dira Atetzen. Egillor, Ziganda eta Beuntzan, besteak beste. Ordubete inguruko arazoa izan da, eta 12ak pasata herri batzuetan itzuli da argia. Iberdrolak bizilagunei esan dionez, 12:30etarako arazoa konponduko zuten.