Salsa eta yoga ikastaroak, Izarpe Kanpinean

Amezti.eus 2019ko urr. 1a, 12:25

Yogakoak ostegunetan izanen dira, eta dantza latinoko ikastaroak ostiraletan. Aroztegiko Izarpe Kanpinak ere ikasturte berria begira jarri da.

Yoga ikastaroan izena emateko 678 994 192 zenbakira deitu beharra dago. Ostegunetan izanen da 19:30etatik 20:45 bitartera.

Ostiraletan salsa, bachata eta kizomba dantza latinoak ikasteko aukera izanen da Izarpen. Arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara.