Ostegun musikalei hasiera emanen diete Izarpe Kanpinean

Amezti.eus 2019ko uzt. 18a, 10:41
The Txerigans taldea

Uztailaren 18an emanen diete hasiera Arostegiko Izarpe Kanpinean ostegun musikalei, Multigangas Iturria taldearen kontzertuarekin.  

Gaueko 22:00etan izanen dira uda osoan zehar ostegunetako zuzeneko emanaldiak, estilo eta doinu ezberdinetako taldeek hartuko dute parte astez aste:  

  • Uztailak 18: Multigangas Iturria. Soul, pop eta rock doinuak.
  • Uztailak 25: Alberto Iriarte. Musika erromantikoa.
  • Abuztuak 1: The Txerigans. House musika eta zuzeneko saxoa
  • Abuztuak 8: Larra Bideak. Iñaki Larrayoz ultzamarraren proiektua
  • Abuztuak 15: Mintxo Percutor. Bertsioak bateria elektronikoarekin joak
  • Abuztuak 22: Etna Maid. Bikote akustikoa.
  • Abuztuak 29: Parachutes. 70. eta 80. hamarkadetako Rock doinuak