San Juan gauean afaria eta festa izanen dituzte Izarpe Kanpinean

Amezti.eus 2019ko eka. 14a, 11:40

Marta Gaston Izarpe Kanpineko kidearekin hitz egin dugu gaurko Egun Ero irratsaioan. Ekainaren 23an, udako solstizioa ospatzeko suak piztuko dituzte eskualdeko herri gehienetan, baina kanpinean iluntze berezia antolatu dute: barbakoa eta zuzeneko musika izanen dituzte.