Goizeko 8etan abiatuko dira Aroztegitik, eta Atezko herri zein baserrietan barna ibilio dira, "Basurdetxoaren xenda" deitutakoan barna. Beuntzan hamaiketakoa eginen dute eta beste bide batetik itzuliko dira Aroztegira. Osotara 20 bat kilometroko bidea izanen da, baina erdia ere egin daiteke, Beuntzatik hasita goizeko 11:00etan.
Amaieran bazkaria eginen dute Izarpe kanpinean. Izena eman beharko da kanpinean bertan edo 848681400 telefonora deituz. Helduendako prezioa 16 eurokoa izanen da, eta haurrendako 7.