Eltzaburuko iturburu batetik hartzen du ura Atezko bailarak. 10 kilometoko hoditeriaren bidez beuntzako depositura iristen da eta bertatik herri guztietara banatu.
Joan zen astean ur emaria gelditu egin zen, eta matxuraren bila aritu dira ordutik. Bitartean Urepel errekaren Beuntzalarreko iturburutik aritu dira etxeak hornitzeko ura hartzen. Baina hau ere amaitzen ari zen, eta urgentziazko neurriak hartzera behartua egon da Udala, ur kontsumoa gutxitzeko.
Hala ere, astearte arratsaldean aurkitu zuten matxura. Lauek iturgintzako Alvaro Morrondo, Imozko uren arduradun den Xabier eta indusketa enpresa duen Miguel Iraizoz ultzamarra aritu dira ur-ihesaren bila Eltzaburuko harrobitik Suarbeko mendiraino. 2 egun oso aritu dira lanean, ia atsedenik hartu gabe.
Atzo arratsaldeko 19:00etan aurkitu zuten matxura, eta hura konpontzen aritu ziren gaueko 23:00ak arte, orduan iritsi da ura Beuntzako depositura berriz ere.