Azken urteotan Imotzen ikusi dugu praktika hau, xenden egunean zein Plazaola bidearen egunean. Oraingoan Atetzen erakutsiko dute, eta oinarrizko ikastaroa izanik, zertan datzan ez dakienarentzat aproposa izanen da.
Urriaren 21ean, goizean eginen dute ikastaroa. 9:30ean ikastaroaren aurkezpena eginen dute, FITTREK taldeko adituen eskutik, eta jarraian aspektu tekniko eta praktikoak azalduko dituzte kanpinean. Hori amaitzean kanpinetik inguruko pistetara abiatuko dira, eta bi orduz arituko dira praktikatzen.
Izena ematea beharrezkoa da (klikatu hemen), eta 35 euroko balioa du ikastaroak makilak alokairuan hartuz gero, eta 80 eurokoa erosiz gero.