Egozkuen, Anuen, dugu honezkero sari ugari jaso dituen Loperena gaztategia eta Marta Loperena da haren arduraduna. Joan zen urtean ere, Uharte Arakilgo artzain egun ospetsuan, saria lortu zuten. Aurten, 20 gazta aurkeztu dira eta onena Loperena izendatu dute epaileek. Apirilean ekoiztutako gazta aurkeztu zuen Loperenak eta haren "orekarengatik, gurin testurarengatik eta gatzagi zaporearengatik" eman zioten saria. 10 urte bete ditu aurten gaztandegiak eta, horregatik, hare emozio handiagoarekin bizi dute saria.
Txapelketaren 45.edizioa da eta ondoren jatetxeek enkantea egiten dute. Egozkuekoa Cintruenigora joanen da, Maher jatetxera eta 5.000 euroren truke.