Bi kanaerdiko eta 45 ontzako lau enbor moztu behar izan zituzten eta 13 minutu eta 55 segundoan amaitu zituen lanak Senosiainek. Atzean utzi zuen Jon Zaldua zumarragarra, ia bi minutu atera baizizkion, berak 15 minutu eta 34 segunduan burutu zituen lanak. Ondoren, Markel Iturralde (18:29), Unai Valverde (19:41) eta Jakes Iruretagoiena –Izeta V– (21:53) izan ziren sailkapenean.
Senosiainek esan digunez oso-oso pozik dago. Ez da gutxiagorako ere. Gainera, hirugarren mailako txapela irabazi zuen 17 urteko gazteak abuztuan eta, horrela, bigarren mailara igo zen.
Aipatzekoa ere bada Markel Iturralderen lana, eskualdekoa dugun aizkolaria da, Beuntzakoa (Atetz) eta txapelketan parte hartzen zuen lehenengo aldia izanda hirugarren podiuma ere egin baitzuen, hirugarren postua lortuz.