Jolasaren bidez emozioak lantzeko tailerra, Olaguen

Amezti.eus 2022ko aza. 3a, 09:44

Azaroko astelehenetan izanen da, arratsaldez, haurrei zuzenduta eta euskaraz.

Maite ditut maite... nire emozio guztiak, tailerraren izenburua. Eta, jolasaren bidez sentimenduak landu nahi ditu umeekin. Hain zuzen ere, 7 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta Anueko udaletxean izanen da azaroaren 14an, 21ean eta 28an, 17:30etatik 19:00ak bitartean.

Izena emateko, azaroaren 10a baino lehen, 682 278 248 telefonoan whatsappez. Ultzamaldeko gizarte zerbitzuen mankomunitateak antolatu du, Dindaia Fundazioak bideratuko du tailerra eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du.