Nafarroako landa eremuko erronka feminista izanen da edo ez da izanen

Amezti.eus 2022ko urr. 14a, 14:09

Landa eremuko emakumearen nazioarteko eguna izanen da bihar eta Anuen hainbat ekimen antolatu dituzte igande honetarako eta hurrengorako.

Urriaren 16an, igandearekin, mendi irteera batekin hasiko dute zikloa. Egozkuetik atera eta Baratxuetarako ibilbidea 9:00etan hasiko da. Ondoren, 12:00etan, Marta Perez Loperenearen gaztategian bisita gidatua. Eta, goiza ongi bukatzeko, bazkaria. Antolatzen duten lehenengo aldia da eta bazkaltzeko 30 lagun bilduko dira Lanzko ostatuan.

Nafarroako landa eremuko erronka feminista izanen da edo ez da izanen izendatu dute ziklo hau eta ez da igande honetara mugatuko. Datorren larunbatean, 18:00etan, Latsariak dokumentala botako dute Iruxabal elkartean, Aritzun.