Pala txapelketa arrakastatsua, Olaguen

Amezti.eus 2022ko abu. 18a, 10:40
Argazkia: Zarauzko Hitza

32 bikotek eman dute izena. Partidak gaur hasiko dira, 18:30ean Txoko Txiki frontoian, Olaguen.

Aste honetan bukatu da izena emateko epea eta 32 bikote apuntatu dira, 13 nesken kategorian, 19 mutilenean. Mikel Otondo, antolatzaileetako bat: "bai, nahiko arrakasta izan du, ez genuen espero horrelakorik". Gehienak ingurukoak dira baina eskualdetik kanpo ere apuntatu dira batzuk.

Txapelketa gaur hasiko da, 18:30ean Olagueko Txoko Txiki frontoian, "Saioa eta Panadera Miren eta Amaiaren kontra jokatuko dira lehenengo partidan. Ondoren, 19:30ean, Beñat eta Mariñe, Eneko eta Patxiren kontra".

Olagueko gazteen artean sortutako ideia izan da Otondok azaldu digunez: "Betidanik palan aritzeko ohitura izan dugu Olaguen eta orain dela gutxi, elkarrekin geundelarik, hizketan, pala txapelketa egitea bururatu zitzaigun eta martxan jarri genuen".