Elkarrizketa

13 bikote, Anueko emakumezkoen lehen frontenis txapelketan

Amezti.eus 2022ko maiatzaren 16a

Lehen aldiz, emakumeen frontenis txapelketa antolatu dute Anuen, Olagueko frontoian. Lehen aldia izanik ere, arrakasta handia izan du izen emateari dagokionez: 13 bikotek hartuko dute parte. Maiatzaren hasieran hasi ziren partidekin, eta ekaina arte luzatzea aurreikusten dute. Asier Pazos Ultzamako kirol koordinatzailea dago antolatzaileen artean, eta elkarrizketa egin diogu gaurko saioan.