Drogen kontsumoaren prebentziorako tailerrak, Olaguen

Amezti.eus 2022ko mai. 2a, 12:57

Ordubeteko hiru saio izanen dira: maiatzaren 3an, maiatzaren 10ean eta maiatzaren 17an, 18:30ean, Olaguen. Izen emateko azken eguna da gaur.

Familiei zuzendutako saioak izanen dira, baina, drogen kontsumoa prebenitzeko asmoa izanik, gaztetxoen autonomia bultzatzea dute helburu, haien aisialdiaz erabakitzeko gaitasuna izan dezaten. Gainera, gurasoek eta helduek beren aisialdi ereduaz hausnartzea ere bultzatu nahi da.

Esan bezala, ordubeteko hiru saio izanen dira: maiatzaren 3an, maiatzaren 10ean eta maiatzaren 17an, 18:30ean, Olaguen. Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du ekimena, Nafarroako Gobernuko Droga-menpekotasuneko foru planaren barruan. Izena emateko: 682 278 248, gaur da azken eguna.