14 biztanle eta sei etxe ditu Anueko Leazkue herriak, baina txikia izanik ere, bertako biztanleak elkartzeko gune berria lortu dute duela hilabete gutxi. Kontzejuko etxea berritzeko diru-laguntza bat jaso dute eta batzarrak egiteko, bestelako ekimenak antolatzeko nahiz, besterik gabe, herritarrak biltzeko toki berria dute orain. Oihane Perez alkatearekin hitz egin dugu gaurko saioan.