Itxialdiak dirauen bitartean herritar asko ari dira beraien urtebetetze egunak etxean sartuta pasatzen eta bertan ahal den ongien ospatzen. Herritar horietako bat izan da Tomasa Oyarzun: 91 urte bete ditu Etsaindarrak, eta auzokideek zorionak zuri kantatu zioten leihotik leihora. Argazkiak ere bidali dizkigute.
Urte askoz Ameztiko lagunen partez ere, Tomasa, eta beste hainbeste bete ditzazula! Hori bai, ea hurrengoak kalean ospatzeko aukerarik badugun!