Etsainen ere, obrak

Amezti.eus 2019ko aza. 27a, 14:02
IƱaki Iraizozek bidali digun argazkia

Kaleak konpontzen eta hoditeria aldatzen ari dira Etsainen. Apirilerarte iraungo dute hasi berri dituzten lanek.

6 hilabetetan gutxi gorabehera beteko dituzte lanak. Sasoi Eraikuntzak S.L. Sunbillako enpresak du obra honen ardura, Iñaki Iraizozek esan digunez. Goitiko auzotik hasi eta behera joko dute lanak bukatu arte.