Nafarroa Xtrem lasterketaren edizio berri bat

Amezti.eus 2019ko api. 25a, 13:10
Amaia Urdaniz aritzuarrak iazko lasterketan egindako argazkia

Aritzu herriak protagonismo ederra du garrantzi handia hartu duen mendi lasterketa honetan. Aurten, bigarrenez, bertatik aterako da 21kilometroko ibilbidea.

Zubiritik atera eta bertan amaitzen da Nafarroa Xtrem mendi lasterketa, baina bidean Anue eta Lantz igarotzen ditu, Aritzuk protagonismo berezia hartzen duela. Larunbatean izango da, eta 21 kilometroko ibilbidea Aritzutik irtengo da arratsaldeko 17etan.

Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta geroz eta garrantzi handiagoa hartzen joan da lasterketa. 68 kilometrokoa, AlpinUltras zirkuitoan sartu zen pasa den urtean, eta estatuko korrikalari hoberenak erakarri zituen horregatik. Horrela, errekorrak egin zituzten bai emakumezkoen baita gizonezkoen lasterketetan ere.

Astelehenean Esan Errango Egun Ero irratsaioan balantzea eginen digu Aitor Iraizotz Aritzuko bizilaguna eta lasterketaren antolatzaileetariko bat.