Aspaldi zegoen zaborraz gainezka Juangorenaren bordarako bidea, eta garbitzeko 20 bizilagun inguru bildu ziren larunbatean. Hiru gurdi bete zituzten bildutako beiraz, plastikoz eta latez, eta mankomunitateak paratutako edukiontzi guztiak bete ziren. Emaitza ikusita inork ez luke sinistuko bertan zabortegi bat zenik.