Zergak ordaindu behar ditugu ‘zerbitzuak’ (publikoak) izan nahi baditugu.
Baina Anue ibarrean, urtero, tximista bezala, zigor baten gisan, Udalaren eta kontzejuaren zergak aldi berean etortzen zaizkigu! Etxe/baserrien kontribuzioa, kotxe parearen zerga, gehi ‘IAE’ (negozioa dutenak); eta batuketa hori ez da makala!
Ibilgailuen zergak kontzejuek jasotzen dituzte, eta beste modu batean kobratu daitezke. Beste udal batzuetan zergen ordainketa urtean zehar banatzen dute (Iruñean, Zizur Nagusian...), hemen mankomunitateak ere egiten duen bezala (ura, zaborra, ur zikinak).
Anue ibarrean, oso guapo edo aberatsak garenez, “ezinezkoa, programa informatiko santuagatik”. Behin eta berriz eskatu diot Udalari aukera hori izatea.
Guztiok konforme? Beti ‘amen’?
Nahiko kateaturik gabiltza bizitzan zehar... eta udal honek ez digu laguntzarik ematen, kontrakoa, estutu egiten gaitu. Oxigeno pixka bat faborez!
Roberto Antzano, Etsaingo Hiriartean bizilaguna