Ekaitz Bertizen laburmetraia. Joxepik, Iparragirre baserriko alaba zaharrenak, Frantziako mugaren bertze aldera pakete pisutsu bat garraiatu behar du gauez. Gainontzeko kontrabandistendako ez bezala, berarendako karabineroak ez dira izanen basoak gordetzen duen gauzarik beldurgarriena. Film labur hau Baztango egile gazte honen lehenengo lana da.
Hizkuntza: Euskara
Euskal Herri osoan irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Irrintziaren jatorriaren eta hedapenaren azterketa egiten du Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek. 33 minutuko euskarazko lana da. Kartelan ikusten den bezala, sari mordoa jaso du.
Hizkuntza: Euskara