2021/04/29 17:15 - 19:00

Hitzaldiak

'Ezetza eta mugak', familiendako formakuntza

'Ezetza eta mugak', familiendako formakuntza
Apeztegiberriko Ganbara, Basaburua

Emozioen inguruan familiendako hiru formakuntza saio antolatu ditu Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak apirilean eta maiatzean. Pili Miqueo izanen da saiootako gidaria, eta online edo aurrez aurre segitzeko aukera eman diete familiei. Bigarren saioa ezetzaren eta mugen ingurukoa izanen da, apirilaren 29an, arratsaldeko 17:15etan Jauntsaratsen, Apeztegiberriko ganbaran.  Izena emateko epea apirilaren 23a izanen da, 948 30 53 53 edo 682 278 248 zenbakira deituz egin beharko da.