Korrika batzordeak osatzeko deia egin dute

Amezti.eus 2019ko urt. 21a, 23:54

Urtarrilaren 25ean, ostiralarekin, arrtsaldeko 19:00an elkartzeko deia egin dute Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran.

Hau da plazaratu duten oharra:

Aupa lagunak!

Dakizuenez gutxiago falta da 21.KORRIKA, euskararen aldeko lasterketa erraldoia, martxan jartzeko. Udaberri hasieran zeharkatuko ditu 21.KORRIKAk Euskal Herri osoko bide ta errepideak, apirilaren 4tik 14ra bitartean. Garestik abiatuko da eta Gasteizeraino eginen duen ibilbidean gure eskualdea ere zeharkatuko du, Imotz-Basaburua-Ultzama-Odieta-Atetz-Imotz bidea eginez.

URTARRILAK 25ean, ostiralarekin, 19:00etan, JAUNTSARASKO APEZTEGIBERRIKO GANBARAN elkartuko gara 21.KORRIKAren aurkezpena egin eta gure eskualdeko (Imotz-Basaburua-Ultzama-Odieta-Atetz) KORRIKA Batzordea(k) osatzeko.

KORRIKAk zure laguntza ere behar du, animatu zaitez!!

Martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA! Pausuz pausu, gure erritmora!