Esan Erran irratiko magazinea, EgunEro. Albisteak, elkarrizketak, agenda eta beste hainbat gauza. Saio guztiak osorik entzun ditzakezu.
Egun Ero: apirilak 29

Larraintzarko eskolan D ereduak 40 urte bete dituen honetan, Ezpela euskara taldetik atera dituzten bideoak entzun ditugu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Hainbat gurasok etxean euskararen alde nola egiten duten azaldu dute bertan. Ondoren, narrazio bidaien atala izan dugu. Mexikoko Lizzouliren ipuina ekarri dugu.