Tipule Menierek gidatutako saioa da 'Broma gutxi'. Etxeko ganbaran hautsak hartuta zituen binilo zaharrak ekarriko dizkigu zuzenean jartzeko. Hardcore eta punk doinuak izanen dira nagusi irratsaioan, baina hausnarketarako eta 'harrikadetarako' tarterik ere izanen da. Zuzenekoa, ostegunetan 19:00etan.
Broma gutxi: hirugarren saioa

Tipule Menierek gidatutako hardcore eta punk musika saioaren hirugarrena izan dugu gaur. Biniloak zuzenean jartzeaz gain, Motozerra ta bisturi atalean hausnarketarako tartea ere izaten da. Gaurkoan, heriotzaren prezioa izan du hizpide. Hemen behean duzue gaurko kanten zerrenda: