Josune Hutsunek Euskal Herriko panorama musikaleko artista desberdinak ekarriko dizkigu hilean behin. Haien ibilbide musikalean sakontzeko eta abestiak entzuteko aukera izanen dugu.
Kolaborazioa
Olaia Inziarte, 'Musikaren Hatsa' atalean

Josune Hutsunek gidatzen du 'Musikaren hatsa' atala Esan Erran irratian: hilean behin, euskal panorama musikaleko gonbidatu bat dakarkigu berak. Gaurkoan, azken urteetan Pleura taldeko abeslari izan zen eta ibilbide propioa hasi berri duen Olaia Inziarte musikari nafarra izan dugu protagonista.