Elkarrizketa

BOGA: Herri Urratsi bultzada emateko kanpaina abian

Amezti.eus 2021ko mai. 3a, 12:24

Herri Urratseko koordinatzaile den Ihintza Bidart elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan, igande honetan baita ospatzekoa 2021eko Herri Urrats berezia. Aurten, Senpereko lakuan izan beharrean, Ipar Euskal Herriko 30 herritan ospatuko dute. Babes ekonomiko bila, BOGA izeneko kanpaina abiatu dute.

Kolegio berri bat irekitzea da kanpainaren helburua. Izan ere, ikasle hazkundeari ezin erantzunez daude momentu honetan, eta beharrezkoa du Seaskak kolegio berri bat irekitzea. Horretarako, diru biltze kanpaina jarri dute abian, ekarpenak maila desberdinetan egin daitezkelarik. Informazio eta xehetasun guztiak boga.herriurrats.eus/ webgunean azaltzen dituzte.