Egunean Behineko taldea, Ultzama Aldean

Amezti.eus 2020ko urt. 21a, 14:04

Otsailaren 3an hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berri bat, eta Esan Erranen eskualdeko talde bat sortu dugu. Batu nahi al duzu? Sari propioak ere izanen baitira!

Ezagutzen al duzu Egunean Behin euskarazko galdera-erantzunen joko famatua? 2019an sortu zuen Codesyntax enpresa euskaldunak, eta urte bukaeran 62.000 pertsona baino gehiagok deskargatua zuten aplikazioa.

Izan ere, mugikorrean jokatzeko tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean behin, eta bere izenak dioen bezala, egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera dago. 10 galdera erantzun behar dira, ahalik eta azkarren. "Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!" diote bere sortzaileek. Eta horrela da, horren arabera puntu gehiago edo gutxiago lortuko baitituzu.

Taldeak sortzeko aukera ematen du, gainera, jokoak, eta ezagunen artean lehiatu daiteke modu horretan. Bada, hori da Esan Erranen egin nahi duguna. Ultzama Aldeko talde bat sortu dugu, eta denboraldi bukaeran gure sari propioak banatzeko asmoa dugu, Egunean Behineko sortzaileen modura, irabazleak irabazi ditzake, baina baita edozein parte-hartzailek ere, zozketa eginen baitugu. Batu nahi al duzu? Eskualdekoa bazara edo gurean bizi bazara esteka horretan besterik ez duzu sartu behar: https://eguneanbehin.app.link/MTYTiC8Eq3

Urtarrilean jokoa gelditu du Codesyntaxek, hobekuntzak ezartzeko, eta otsailaren 3an hasiko da denboraldi berria, apirilaren 5a arte iraungo duena. Horregatik, adi eta sartu taldean egun hori baino lehen! Animo eta zorte on!