Mintzapraktika taldeak sortzeko deialdia zabaldu du AEKak

Amezti.eus 2019ko urr. 23a, 12:54

Euskara modu lasaiago batean praktikatu nahi dutenendako, edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila direnendako zuzendua da Mintzakide programa. Ultzama- Larraunekoan izena emateko: 607 622 102.

Basaburuan, Jauntsarasko Apeztegiberrin elkartzen dira asteazkenetan, 17:30etatik 19etara; eta gutxienez 5 lagun biltzen dira euskara praktikatzeko.

Ultzaman eta Atetzen ere sortu izan dituzte taldeak aurreko urteetan. Parte hartu nahi baldin baduzu, oraindik garaiz zaude izena emateko. 607 622 102 telefonora deituz egin dezakezu.