Maiatzak 15: Bertsozaleen Elkartea

Amezti.eus 2019ko mai. 15a, 11:48

Maiatzaren 15ean, Isidro egunean, bertsolaritzari eskaini diogu gaurko saioa. Bertsozaleen Elkarteko Estitxu Arozenarekin eta Saioa Alkaizarekin hitz egin dugu eskoletan bertsolaritza irakasteko programari buruz. Alkaizak 12 urte zituela Arozenak bertso klaseak eman zizkion. Orain Alkaiza bera aritu da bertso irakasle Ohianzabalen eta Larraintzarren.